Mundua -

haurdunaldiak

El Salvadorren abortatu omen zuen emakumea aske utzi dute

Evelyn Hernandezek 21 urte ditu eta bortxaketa jasan zuen. Bi urte baino gehiago eman ditu espetxean hilketa larria egotzita abortatu omen zuelako.

Evelyn Hernandez epaiaren zain. Argazkia: EFE
Evelyn Hernandez epaiaren zain
Absolbitu egin dute abortatzeagatik espetxean zegoen emakumea El Salvadorren

1:53

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

El Salvadorreko epaitegi batek Evelyn Hernandez absolbitu du; 21 urteko gaztea bortxatua izan ostean haurdun gelditu zen eta 2016an abortatu omen zuen; horrenbestez, hilketa delitu larria egotzi zioten eta 40 urteko espetxe zigorra eskatzen zuten harentzat.

2018an, Justizia Gorte Nagusiak bertan behera utzi zuen gazteari 2017an ezarritako 30 urteko espetxe zigorra eta epaia errepikatzeko agindua eman zuen; atzo (astelehena), berriz, epai berria ezagutzera eman zuten.

Hernandezek ospitaletik kanpoko erditzea izan zuen 2016ko apirilaren 6an; jarraian, senitarteko batek ospitalera eraman zuen eta artatu zion medikuak agintarien aurrean salatu zuen, defentsako abokatuen arabera.

Evelynen auziak oihartzun handia izan zuen eta giza eskubideen aldeko hainbat nazioarteko erakundek Fiskaltzari eskatu zioten gaztearen aurkako akusazioa bertan behera uztea.

El Salvadorren abortu delitua egotzi ohi zaie haurdunaldian arazoak izan eta abortu naturalak izan ostean umea hilik jaiotzen diren emakumeei. Izan ere, El Salvadorren abortua erabat debekatua dago, hilketa larritzat jotzen baitute eta 30 urteko espetxealdiarekin zigortua dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak