Mundua -

Marshall plana

1967ko mugetan oinarritutako Estatu palestinarra defendatu du Obamak

Bestalde, herrialde arabiarrak demokraziara ekartzeko plana aurkeztu du AEBetako presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Israeleko eta Palestinako mugak 1967ko lerroetan oinarritu behar" direla adierazi du gaur Barack Obama AEBetako presidenteak hitzaldi batean. Horrela, AEBetako agintariak palestinarren eskakizunari babesa eman dio. "Trukeak elkarrekin adostu behar" dituztela gaineratu du Obamak.

Estatu Departamentuan egindako hitzaldian, "negoziaketek bi Estatuen osaketan amaitu behar dutela uste dute AEBek; Palestinak muga iraunkorrak izan behar ditu Israel, Jordania eta Egiptorekin, eta Israelek muga iraunkorrak izan behar ditu Palestinarekin", azaldu du.

"Israeleko eta Palestinako mugak 1967ko lerroetan oinarritu behar dira, trukeak elkarrekin adostuz, muga seguruak eta onartuak izateko", azpimarratu du AEBetako presidenteak.

Marshall plana

Bestalde, Obamak ongi etorria eman die Ekialde Hurbilean eta Afrika Iparraldean demokrazia bidean egindako urratsei, eta, ildo horretan, AEBen laguntza izango dutela esan die.

Bachar el Asad Siriako presidenteari zuzendutako lehen hitzak izan dira. Protestak egiten ari direnen kontrako errepresioa bertan behera utzi eta demokraziarako aldaketak zuzendu edo alde egiteko esan dio Obamak Siriako presidenteari.

Erreforma demokratikoak pizgarri ekonomikoekin laguntzeko Obamak 1.000 milioiko dirutza emango die Egipto eta Tunisiari euren agintariak boteretik kendu eta gero.

Halaber, Palestinari eta Israeli mintzatu da Obama eta esan du bien arteko mugak 1967ko marrak errespetatu behar dituela bien artean hitzartutako lur aldaketekin.

Horrek ez du alaituko seguruenik bihar Etxe Zurian izango den Benjamin Netanyau Israelgo lehen ministroa, baina Tel Aviv lagun estrategikoa dutela adieraziz, gaineratu du porrot egingo dutela Israel desligitimatzeko palestinarren ahaleginek.

Israel Nazio Batuetan bakartzeko ekintza sinbolikoek ez dutela estatu independente bat sortuko esan du Obamak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea