Mundua -

Sutea Amazonian

Munduak Amazonia, 'planetaren birika', salbatzea eskatu du

Urtarrilaren 1a eta abuztuaren 18a artean 71.497 sute foku erregistratu dira Brasilen, eta horietatik % 52,5 Amazonia eremuan izan dira.

Brasilgo Amazoniako sutearen irudiak espaziotik. Argazkia: NASA.
Brasilgo Amazoniako sutearen irudiak espaziotik. Argazkia: NASA.
Amazoniako hondamendia, G-7ko gai zerrendaren barruan

1:11

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brasilgo Amazoniako suteak medio ingurumenaren suntsipenari, krisi klimatikoari eta babestutako eremuetan lehengaien ustiapena baimentzen dituzten estatu-politikei buruzko beldurrak areagotu ditu.

Mundu-mailako hainbat lider, Gobernu eta pertsonaia ezagunek egin dute sutan dagoen eremuaren salbamendurako deialdia. Jair Bolsonarok, Brasilgo Presidenteak, sutearen eragileak GKEak izan daitezkeela adierazi du.

António Guterres, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak Twitteren adierazi zuenez, “mundu mailako krisi baten erdian onartezina da aniztasun eta oxigeno iturri garrantzitsu batean kalte gehiago sortzea”.

Frantziako presidentea den Emmanuel Macronek “nazioarteko krisi baten aurrean gaudela” adierazi du, eta gaiak lehentasuna izango duela asteburu honetan Biarritzen ospatuko den G7 goi-bileran.

Adierazpen hauen aurrean Bolsonarok kritikatu du “berez Brasilgo eta beste Amazoniar eremuko lurraldeen kontu bat dena instrumentalizatzeak eta onura pertsonalak lortzeko erabiltzeak” atsekabetu egiten duela.

Kolonbiak Brasil, Bolibia, Ekuador eta Peruri proposatu zien “proiektu bateratu” bat sortzea ingurumen hondamendi horren aurrean. Modu berean, Chileko Gobernuak bere laguntza eskaini du. Nicolás Maduroren Gobernuak, bere aldetik, suteengatik “oso kezkatuta dagoela” adierazi du, eta “bere laguntza xumea” eskaini dio “tragedia mingarri horren eraginak leuntzeko”.

Azken zazpi egutetako suteak. Argazkia: NASA.

Apezpikuen Kontseilu Latinoamerikarrean (Celam) batutako apezpikuek Brasil eta Bolibiako gobernuei “munduaren birika salbatzeko neurri serioak hartzea” eskatu zien.

“Amazonian gertatzen ari denak mundu osoari eragiten dio. Amazonak sufritzen badu, mundu guztiak sufritzen du” adierazi dute “Altza dezagun ahotsa Amazoniagatik” izeneko komunikatu batean.

Egoera horri erantzuna emateko asmotan Gazteak Klimaren alde mugimenduak Brasilgo enbaxadaren aurrean manifestaldi bat egingo dute neurriak eskatzeko.

Gai horrek “mundu mailan duela eragina” salatu du, eta beharrezkoa dela mundu guztiko politikarien jarduna oinarrizko ekosistema horren suntsipena geldiarazteko azpimarratu du.

Twitterren #PrayForAmazonas etiketa mundu mailako tendentzian bilakatu zen, eta Instagramen, hainbat pertsonaia ezagunek “munduaren birikaren” hondamendiaren gaitzespena erakutsi dute. Gainera, hainbat GKE partekatu dituzte jendea beraiekin harremanetan jar dadin.

Azken urteetan Amazonian gertatu den hondamendirik handiena da. Eremu horrek lurrazalaren % 25 osatzen du, eta munduko ohian tropikalik handiena da.

Brasilgo Ikerketa Berezien Institutu Nazionalak (INPE) argitaratutako datuen arabera, aurten izan diren suteen fokuen ehunekoa lehengo urtekoa baino %83 handiagoa da. Beste informe baten arabera, urtarrilaren 1a eta abuztuaren 18a artean 71.497 sute foku erregistratu dira Brasilen, eta horietatik % 52,5 Amazonia eremuan izan dira.

AMAZONIARENTZAN KONPONBIDEA ESKATU DUTE DONOSTIAN¿

Amazoniarentzat konponbidea eskatu dute Donostian
Amazoniarentzat konponbidea eskatu dute Donostian
Amazoniarentzat konponbidea eskatu dute Donostian

1:08
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Suteak albisteak Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Venezuela bideoak Kolonbia Brasil Latinoamerika