Mundua -
Eztabaida sutsua
Uruguaik Iraungitze Legea mantentzea erabaki du
Diktaduran garaian giza eskubideak urratu zituzten militarrak eta poliziak epaitzea sahiestu zuen legea deusezteko proposamenak ez du aurrera egin Parlamentuan.
Erredakzioa
Uruguaiko Diputatuen Ganberak Iraungitze Legea deuseztatatu ahal izateko Frente Amplio (FA) alderdi ofizialistaren plana baztertu du 98 botoren artean 49ren ezetza jaso du. Iraungitze Legeari esker diktadura garaian (1973-1985) giza eskubideak urratu zituzten militarrak eta poliziak epaitzea sahiestu zen. Diputatuen Ganberan, 14 orduko eztabaida sutsuaren ondoren, Victor Semproni diputatu ofizialistak hitza bete du eta abstenitu egin da. Ondorioz, FA plana ekimena aurrera eraman ahal izateko boto baten faltan geratu da.
FA 2005az geroztik Gobernuan dagoen bloke ezkertiarrak Ganberako 99 dioutatutik 50 ditu eta oposizioak aho batez baztertzen zuen plana babesteko exijitzen zien parlamentariei.
Nahiz eta partiduak eta Jose Mujica presidenteak berak hala agindu, Sempronik babesik ez ematea erabaki du, konstituzioaren aurka dagoela iritzi dio.
Parlamentuko saioak sekulako ikusmina sortu du komunikabideetan. Giza eskubideen defentsan ehunka pertsona bildu dira ekimena babesteko eskatuz Parlamentuaren atarian.