Mundua -

Energia nuklearra

Merkelek 2022. urtea egokitzat jo du energia nuklearrarekin amaitzeko

2022. urtea izan da, hain zuzen, gobernu sozialdemokrata-berdeak Alemaniako azken 17 erreaktore nuklearrak deskonektatzeko jarri zuen epea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzelariak 2002. urtea "epe egokia" dela esan du Alemaniako energia nuklearrarekin amaitzeko, nahiz eta itxieren egutegia ebaluatzen duten batzorde tekniko eta etikoek oraindik ez duten txostenik egin.

Kantzelaria goi-kargudunen bileran izan da gaur eta, energia iturri horren alde eta kontra daudenen arteko eztabaida luze baten ondoren, egutegi horren alde egin dute.

2022. urtea izan zen, hain zuzen, gobernu sozialdemokrata-berdeak Alemaniako azken 17 erreaktore nuklearrak deskonektatzeko jarri zuen epea.

Itxierarako egutegia, Schröderren gobernuaren eta 2000. urteko industraren artean adostuta dago; hala ere, joan den urtean Merkel zentro-eskuindar Exekutiboak baliogabetu egin zuen. Orduan, zentral nuklearren biziraupena batazbeste hamabi urtez luzatzea onartu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea