Mundua -
Larunbatetik dago erupzioan
250 hegaldi bertan behera Europan Islandiako sumendiaren ondorioz
Grimsvoetn sumendiak "airean" dauka Europa; errautsak Espainiara ostegunean iristea aurrikusten den bitartean, gaur Eskozia eta Ipar Irlanda estaltzen ari dira, aire trafikoa oztopatuz.
Erredakzioa
252 hegaldi inguru bertan behera utzi dituzte gaur Europa osoan, Grimsvoetn sumendia botatzen ari den errautsak direla eta, Eurocontrol Aire Nabigazioko Europako Agentziak iragarri duenez.
Brian Flyn, Eurokontrolen agendako operazioen arduradunak Twitter sare sozialaren bitartez azaldu duenez, errautsak gaur Eskozia eta Ipar Irlandako zeruaren zatirik gehiena estaltzen ari dira eta egunean zehar Eskandinavia, Danimarka eta ziurrenik Alemania iparraldera iritsiko dira.
Norvegiako agintariek gaur 06:00etatik aurrera aire eremuaren zati bat itxi dutela iragarri dute. Eurocontrolen arabera, Islandiako sumendiak erupzioan jarraitzen du baina aurreko egunetan baino indar ahulagoarekin; beraz, airean errauts gutxiago omen dago.
Flynek azpimarratu du errauts lainoa hegoalderantz joango dela astean zehar, eta Frantzia eta Espainiara hurbilduko dela ostegunean, nahiz eta ez duen zehaztu ordurako zein iragarpen dagoen.
Espainian, ostegunean
Jose Luis Teruel, Kanariar Irletan Arrisku Geologikoen Azterketarako zuzendariak eta Miguel Llorente ikerlariak esan dutenez, Islandiako sumendiaren errautsak Espainiara iritsiko balira "kantitatea eta kontzentrazioa gutxiago izango litzateke eta ziurrenik ez lukete eragin handia izango". Beraz, horien ustez jendeak ez du kezkatu behar osasunean, ingurugiroan, aire eremuan edo azpiegituretan oro har izan dezakeen eraginarekin.
Modu horretan, bi adituek azaldu dutenez, Grimsytn sumendiaren erupzioa Eyjafjallajkullenaren antzerakoa da (duela urtebete gertatutakoa), baina errautsak dentsitate gutxiago daukanez "litekeena da errautsak eta keak distantzia gutxiago hartzea, Eyjafrjallajkullekin alderatuta, behintzat", gaineratu dute.
Grimsyoetn sumendi islandiarra larunbatean hasi zen erupzioan. Hain justu ere, duela urtebete Islandiako sumendi batek Europako aire eremua hainbat astetan geldiarazi ostean.