Mundua -
Iraultza bitartean
Manifestariak nahita hiltzeagatik Mubarak epaitzea agindu dute
Hosni Mubarak presidente ohiari eta Alaa eta Gamal semeei Kairoko Auzitegi Penalean aurkezteko agindua egin die Abdel Meguid Mamad Egiptoko fiskal nagusiak.
Erredakzioa
Hosni Mubarak presidente ohiak eta Alaa eta Gamal semeak Kairoko Auzitegi Penalean aurkeztu behar izango dute, Abdel Meguid Mamad Egiptoko fiskal nagusiak agindu duenez. Egiptoko buruzagiari eta bere bi semeei manifestariak nahita hiltzea egotzi diete.
Agiri baten bitartez Fiskaltzak zabaldu duenez, Mubaraki eta honen semeei urtarrilaren 25ean izandako protesta baketsuetan parte hartu zuten manifestariak hiltzen saiatzea ere leporatu diete. Gainera, eragimen-trafikoaren, Estatuaren diruari kalte egitearen eta legez kanpoko aberatzearen delituei ere egin beharko diete aurre.