Mundua -

ISTRIPU NUKLEARRA

Fukushimako ur erradioaktiboa itsasora isurtzea aztertzen ari da Japonia

TECPO konpainiak kutsatutako milioi bat tona ur gorde du zentral nuklearreko biltegi batean, baina 2022. urterako tokirik gabe geldituko da.

Fukushimako zentral nuklearra, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Fukushimako zentral nuklearra, artxiboko irudi batean
Fukushimako zentral nuklearra, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Japonian, Fukushima zentral nuklearreko ur erradioaktiboa Ozeano Barera isurtzea aztertzen ari da TEPCO Tokioko Konpainia Elektrikoa, biltegiratzeko espazio falta tarteko. Yoshiaki Harada Japoniako Ingurumen ministroak iragarri du albistea.

2011. urteko lurrikarak eta ondorengo tsunamiak hondamendia eragin zuen Fukushimako zentral nuklearrean. TECPO konpainia kutsatutako ura zentral nuklearreko biltegi batean gordetzen hasi zen, eta geroztik milioi bat tona ur kutsatu biltegiratu ditu. Konpainiaren esanetan, ordea, tokirik gabe geldituko da 2022. urterako.

"Aukera bakarra ura itsasora isurtzea eta bertan disolbatzea izango da", esan du hedabideen aurrean Japoniako Ingurumen ministroak. "Gobernu guztiak eztabaidatuko du gaia, baina nire iritzi xumea eman nahiko nuke", azaldu du. Aditu talde bat txosten bat prestatzen ari da, eta horren arabera erabakiko du Japoniako Gobernuak. Halaber, Harada ministroak ez du zehaztu zenbat litro ur isuriko lituzketen itsasora.

Balizko isuriak inguruko herrialdeen haserrea eragingo du, tartean, Hego Korearena. Iragan abuztuan, Fukushimako ur erradioaktiboarekin zituen asmoak azaltzeko eskatu zion Japoniari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Japonia argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Ura azken ordukoa Asia Euskadiko kutsadura