Mundua -

Hegazkin istripua

Arazo tekniko batek nabigazio datu barik utzi zuen Rio-Paris hegaldia

Lau minutuz, pilotuak hegazkinaren kontrola hartzen saiatu ziren, baina akats segida batek egoera kritikoan utzi zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arazo tekniko baten erruz, 2009an Rio de Janeirotik Parisera zihoan hegaldiko pilotuek ezin izan zituzten abioiak Atlantikoan talka egitea ekidingo zuketen datuak jaso, kutxa beltzak aztertu ostean ikertzaileek gaur argitaratutako ondorioen arabera.

"Ez dugu argibide baliagarririk", esan zuen komandanteak hegazkinak itsasoaren aurka talka egin baino bi minutu eta erdi lehenago, kutxa beltzak aztertuta ondorioztatu dutenez.

Adierazpen horiek pilotuen ezintasuna egiaztatu zuten; lau minutuz, hegazkinaren kontrola hartzen saiatu ziren, baina akats segida batek egoera kritikoan utzi zuen.

Abiadura-zundetako dibergentzia bateak pilotu automatikoa deskonektatzea eragin zuen, eta pilotuek hegaldiaren datu zuzenak izan gabe hartu behar izan zituzten erabakiak.

Halaber, motorretan akatsik izan ez zela ondorioztatu dute, eta hegazkinak hiru minutu eta erdiz erori eta gero egin zuen talka itsasoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea