Mundua -
Dardara
26 pertsona hil dira eta 300 zauritu Pakistanen,lurrikara baten ondorioz
Dardararen ondorioz, hainbat eraikin behera etorri dira eta hainbat errepide hautsita daude.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez 26 pertsona hil dira eta 300 zauritu Pakistanen izandako lurrikara baten ondorioz.
Dardara 5,8 gradukoa izan da Richter eskalan, Kaxmirren. Horren ondorioz, hainbat eraikin behera etorri dira eta hainbat errepide hautsita daude.
Pakistango agintariak saiatu dira lurrikarak eragindako suntsipenari garrantzia kentzen, eta kaltetutako eremua txikia dela esan dute.
Imran Khan lehen ministroak atsekabea agertu du, eta "ahalik eta laguntza gehien" emateko deia egin die erreskate taldeei.
Gainera, Armadak aire bidez laguntza bidaltzea agindu du.
Asiako hegoaldean aktibitate sismiko handia dago, Himalaia gertu dagoelako. Bertan, izan ere, Indiako eta Eurasiako plaka kontinentalek talka egiten dute,
2014an, 220 pertsona hil ziren Pakistanen, 7,5 graduko lurrikara baten ondorioz. Iaz, gainera, 38 pertsona hil zituen dardara bat jazo zen.