Mundua -

Komunikatua

NATOk barkamena eskatu du Afganistanen hildako zibilengatik

Larunbatean izandako aire eraso batean zibilak hil zirela aitortu du erakundeak komunikatu batean eta ezbeharra aztertzen ari direla azaldu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NATOk joan den larubatean Afganistango Helmand eskualdean egindako aire erasoan hildako zibilengatik barkamena eskatu du gaur komunikatu baten bitartez.

"Koalizioaren izenean hildakoen senitarteko eta lagunei gure barkamena eskatu nahi diet", adierazu du John Toolan Afganistango hego-ekialdean diharduten Segurtasunerako Nazioarteko Indarren arduradunak.

Komunikatuan azaltzen denez "koalizioak oso serio hartzen ditu zibilen heriotzak eta etorkizunean horrelako ezbeharrak sahiesten saiatuko da".

Segurtasunerako Nazioarteko Indarrek azaldu dutenez, bost matxinatuk NATOko patruila bati eraso zioten eta marine bat hil zen. Ondoren inguruko etxe batetatik eraso egiten jarraitu zutela adierazi dute eta aurre egin ahal izateko aire laguntza eskatu zutela.

"Zoritxarrez, erasotu zuten eraikina zibilak bizi ziren etxea zela jabetu ziren ondoren eta ez matxinoak gorde ziren tokia", azaltzen du NATOk komunikatuak.

Ezbeharra nola gauzatu zen jakiteko ikerketa martxan jarri dutela gainetatzen du txostenak.

NATOk aire erasoaren ondorioz bederatzi zibil hil zirela adierazten du komunikatuan, Afganistango iturriek, ordea, hildakoak 14 direla diote, bi emakume eta 12 haur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea