Mundua -
Politika nuklearra
Itzalaldi nuklearra 2022rako aurreratzea adostu du Alemaniak
Hala ere, 2021rako herrialdearen zentral gehienak deskonektatuko dituzte. Ondorioz, 17 erreaktoreen bizitza luzatzeko udazkenean Merkelek hartutako erabakia bertan behera geratuko da.
Erredakzioa
Alemaniako Gobernuak, Angela Merkel buru dela, itzalaldi nuklearra 2022rako aurreratzea erabaki du. Hala ere, 2021rako herrialdearen zentral gehienak deskonektatuko dituzte. Alemaniako Gobernuak baieztatu duenez, Fukushimaren hondamendia eta gero iragarritako zentral nuklearren behin behineko itxiera behin betiko bihurtuko dute.
Gainera, hiru zentral nuklear modernoenak 2022ean ere itxiko dituzte, hornidura elektrikoarekin arazoak baldin badaude.
Ondorioz, duela 14 urte inauguratutako 17 erreaktoreen bizitza luzatzeko udazkenean Merkelen Exekutiboak hartutako erabakia bertan behera geratu da. Iazko neurri horrek 2036 urterako aurreikusi zuen azken zentral nuklearraren itxiera.
Batzordeak aholkatu duenez, komeni da itzalaldi nuklearra 2021 baino lehenago egitea, are gehiago, urte batzuk lehenago ere egitea aproposa litzakete, energia berriztagarrien eta kontsumo elektrikoaren aldeko apustua egiten bada.