Mundua -

Ezbeharra Frantzian

Neska bat hil da Frantzian Poliziaren ibilgailu batek harrapatuta

Beste zazpi haur larri zauritu dira. 9 eta 10 urte arteko 23 ume harrapatu ditu Poliziaren ibilgailuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi urteko neska bat hil eta beste zazpi larri zauritu dira Jendarmeriako ibilgailu bat harrapatu ostean. Ezbeharra Tours (Frantzia erdialdean) hiriko inguruetan gertatu da, Le Parisien egunkariak jakinarazi duenez.

Poliziaren ibilgailuak ''Mignonne'' eskolako 9 eta 10 urte arteko 23 ume harrapatu ditu; Joue-les-Tourseko kaleetatik rugby zelairako bidean gertatu da ezbeharra, 15:00 aldera.

Atariko ikerketen arabera, baliteke ibilgailua errepidetik atera izana olio orban baten eraginez, baina hipotesi hori ez dute oraingoz baieztatu.

Poliziaren ibilgailua Deauville hiritik bueltan zetorren, G8ko bileraren ostean.

Bestalde, autoa gidatzen zuen lagunak negatibo eman du alkohol-proban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea