Mundua -

Preso politikoak

Amnistia orokorra agindu du Siriako presidenteak

Preso politikoei eragingo dien amnistia orokorra agindu du Bachar al Asadek. Anai Musulmanetako kideei eragingo die indultuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Preso politikoei eragingo dien amnistia orokorra agindu du gaur Bachar al Asad Siriako presidenteak. Gaur arte krimenak egin dituzten preso guztiei eragingo die amnistiak, Estatuko telebistak jakitera eman duenez.

Telebistak erantsi duenez, Anai Musulmanetako kideei eragingo die indultuak.

2000. urtean bere aita karguan ordezkatu zuenetik, protesta uholde txarrenari aurre egin behar izan dio Al Assadek martxoaz geroztik. Gutxienez 1.000 bat lagun, gobernuz kanpoko erakundeen arabera, hil dira segurtasun indarrek egindako errepresio bortitzean. Manifestaldiak Deraan (hegoaldea) hasi eta herrialde osora zabaldu ziren.

Erreforma sorta bat egin behar zuela agindu zuen Siriako presidenteak martxoaren amaieran. Horrela, 1963az geroztik indarrean zegoen larrialdi egoera bertan behera utzi zuen, protestak baretu nahian, baina ez zuen lortu.

Atzo, hauteskunde-lege berriaren zirriborroa argitaratu zuen Gobernuak zenbait webgunetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea