Mundua -

IRAK

Dagoeneko ehun hildako baino gehiago izan dira Irakeko protestetan

Poliziak benetako munizioarekin egin zuela tiro manifestariak banatzeko baieztatu dute hainbat lekukok.

Irakeko istiluak. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Irakeko istiluak.
Irakeko istiluak. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 19 pertsona hil dira bart gauean Irakeko Gobernuaren kontrako protestetan, iturri medikuek eta polizialek baieztatu dutenez. Ondorioz, dagoeneko ehun hildako baino gehiago izan dira Gobernuaren kontrako protestak hasi zirenetik bizi baldintza txarrengatik, langabeziagatik eta herrialdeko ustelkeriagatik.

Horrez gain, beste 24 pertsona zuritu dituzte Nasiriyan. Poliziak benetako munizioarekin egin zuela tiro manifestariak banatzeko baieztatu dute hainbat lekukok.

Nasiriyako protestetan, manifestariek su eman zieten alderdi politikoen hainbat egoitzari, Dawa boteretsua aien artean, Irakeko politikan agindu duena azken hamabost urteetan.Hildako gehienak Bagdaden izan dira.

Egoera baretzeko, Adel Abdul Mahdi lehen ministroak gizarte neurrien pakete bat iragarri du. Gainera, protestetan hildakoak "martiritzat" hartuko dira (horrek dakarren irabazi ekonomikoarekin), eta zaurituen zaintza Estatuak ordainduko du.

Langabezian dauden 150.000 pertsonentzako formakuntza programa bat ere iragarri du, kreditu leunak ere formakuntza amaitzerakoan enpresa txiki bat hasteko. Hiru hilabeteko diru-laguntza bat ere egongo da lan egin ezinik dauden 150.000 pertsonarentzat.

Larunbatera arte gutxienez 93 hildako eta 3.000 zauritu zenbatu ziren protestak hasi zirenetik.

Hildako gehienak zibilak dira, baina badaude poliziak ere, erakundeko Ali al Bayati arduradunak aditzera eman zuenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Asia Zer gertatzen ari da Iraken? Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?