Mundua -
Brusela
Josep Borrell EBko diplomaziaren burua izango da azaroaren 1etik aurrera
Espainiako Kanpo Arazoetako jarduneko ministroak eurodiputatuen babesa lortu du Europar Batasuneko atzerri-politikaren goi-ordezkaria izateko.
Agentziak | Erredakzioa
Josep Borrell Espainiako Kanpo Arazoetako jarduneko ministroak eurodiputatuen babesa lortu du astearte honetan Europar Batasuneko (EB) atzerri-politikaren goi-ordezkaria izateko. Azaroaren 1etik aurrera izango da kargu horretan.
Borrellek Europako Parlamentuko Kanpo Arazoetako parlamentarien bi heren ordezkatzen dituzten koordinatzaileen babesa lortu du, atzo (astelehena) horien aurrean agerraldia egin ostean.
Atzerri-politikari anbizio handiagoa ematen saiatuko dela esan zuen atzo Borrellek, mundu mailako eragilea izan dadin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea