Mundua -
Sana hirian
Yemengo presidentea zauritu dute bere jauregiari egindako erasoan
Ali Mohamed Muyawar lehen ministroak eta Yehia al Rai Parlamentuko buruak, aldiz, zauri larriak izan dituzte.
Erredakzioa
Ali Abdalah Saleh Yemeneko presidenteak Sauri arinak izan ditu Sanako bizitegian jotako jaurtigai baten printzen eraginez. Informazioa Estatuburuaren laguntzaile batek eman dio Efe albiste agentziari.
Aurretik, Presidentetzako iturriek Saleh jauregian egon izana eta Sana hiriburuan izandako leherketek zauritu izana ukatu dute.
Leherketa horien ondorioz, Ali Mohamed Muyawar, Yemengo lehen ministroa eta Yehia al Rai Parlamentuko burua ere zauritu dituzte, baina larri. Oposizioak esan duenez, Armadako bost kide hil dira erasoetan.
Sana hegoaldean dagoen Hedda auzoan hamar eztanda sentitu dira, segurtasun indarren eta matxinoen arteko erasoen ondorioz. Oraingoz ez omen dago biktimarik.