Mundua -
Protesta eguna
Israelek 22 manifestari siriar eta palestinar hil ditu
Israeleko soldaduak "lasaitasunari eutsiz baina Israeleko mugak eta herritarrak babesteko ausardiaz" arituko zirela ohartarazi zuen Benjamin Netanyahu lehen ministroak.
Erredakzioa
Gutxienez 22 manifestari siriar eta palestinar hil dira, tartean ume bat, eta beste 350 zauritu Israeleko soldaduen tiroak jota. Siriako estatuko telebistak zalbadutakoaren arabera, manifestariak Siriako eta Israeleko muga gainditzen saiatu dira. Manifestazioa 1967. urteko sei egunetako Gerraren 44. urteurrena ospatzeko protesta egunaren ekitaldien parte zen. Ospakizuna "Naksa" edo "porrotaren eguna" ezizenaz ezaguna da arabiar herrietan.
Istilurik larrienak igande eguerdian gertatu dira Israelen eta Siariaren arteko mugan, manifestari batzuek muga hori gainditu eta Golanen sartzen saiatu direnean. Golan Israelek okupatu zuen Siriako lurraldea da, "Naksa" ospakizunak gogorarazten duen gertaera, hain zuzen.
Siriako telebistako irudietan milaka herritar muga inguruetan bildu direla ikusten da, Palestinazo banderekin. Leku batzuetan hezia kendu eta Israelen menpeko eremuan sartzea lortu dute.
"Airera egindako tiroak", Israelen arabera
Israeleko Armatako bozeramaileek Efe albiste agentziari esandakoaren arabera, "airera tiroak bota eta manifestariak ahiz ohartarazi" baino ez dute egin jendea mugetatik urruti mantentzeko.
Benjamin Netanyahu Israeleko lehen ministroak, aldiz, soldaduak "lasaitasunari eutsiz baina Israeleko mugak eta herritarrak babesteko ausardiaz" arituko zirela ohartarazi zuen igande goizean.