Mundua -

Azterketa Berlusconirentzat

Italian bigarren referendum eguna dute

Energia nuklearra sortzen hasteko aukeraren inguruan eta "zilegizko eragozpen" legearen inguruan bozkatzera deituta daude 50 milioi italiar. Azterketa garrantzitsua izango dira Berlusconirentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiak bigarren eta azken galdeketa eguna ospatzen du gaur. Atzo % 41eko parte hartzea izan zen gutxi gorabehera.

Hauteslekuak arratsaldeko 15:00 aldera arte egongo dira zabalik, orduan jakingo da galdeketen emaitza eta partehartzearen zenbatekoa. Emaitza loteslea izateko bozkatzera deituta dauden italiarren % 50ek hartu beharko du parte gutxienez.

Uraren horniketaren inguruan ezezik, energia nuklearra berriro ekoizten hasteko aukeraren inguruan bozkatu behar dute italiarrek. 1987an, Txernobilgo hondamendi nuklearraren ostean egindako herri galdeketa batean zentral nuklearrak ixteko erabakia hartu zuten.

Baina, horrez gain, "eragozpen zilegia" izeneko legearen inguruko galdeketan parte hartzera deituta daude. Lege honek, hain zuzen, Berlusconiri eta ministroei erakundeekiko konpromisoak direla eta auzi saioetara ez agertzeko baimena ematen die.

Gobernuak energia nuklearraren alde egindako apustua, eta batik bat, Berlusconiri mesede egiten dion "eragozpen zilegia" legearen inguruko galdeketa azterketa garrantzitdua izango dira Italiako lehen ministroarentzat, galdeketak agerian utziko baitute herritarren babesa. &' || 'nbsp;

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea