Mundua -

HERRITARREN PROTESTAK

319 hildako eta 15.000 zauritu Iraken, duela sei aste protestak hasi zirenetik

Urriaren 1ean hasi ziren langabezia, ustelkeria eta oinarrizko zerbitzurik eza salatzeko protestak. Zibilak dira biktima gehienak.

Protestak Iraken. Argazkia: EFE
Protestak Iraken.
Protestak Iraken. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste gatazkatsuak bizi dituzte Iraken urria hasi zenetik. Gaur, Irakeko Giza Eskubideetarako Goi Batzorde Independenteak txostena kaleratu du, eta, horren arabera, 319 pertsona hil dira, manifestariak eta segurtasun indarretako kideak zenbatuta, eta 15.000 inguru zauritu, duela sei aste protestak hasi zirenetik.

Urriaren 1ean hasi ziren protestak, langabeziaren, ustelkeriaren eta oinarrizko zerbitzurik ezaren aurka. Agintean dagoen klase politikoaren pribilegioak eta herritarren bizi-baldintza eskasak salatzen dituzte manifestariek.

Amnistia Internazionalak (AI) salatu duenez, biktima gehienak zibilak dira. Larunbat honetan bertan, sei manifestari hil dituzte poliziek, lau tiroz eta bi negarra eragiteko gas-poteen ondorioz. Erabilera militarrerako gas negar-eragilea zibilen aurka ez jaurtitzeko eskatu du AIk, hilgarriak izan baitaitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Nazioartea Gizartea albisteak Ustelkeria politikoa gaur Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Asia Irakeko albisteak Ekialde Hurbila