Mundua -

Bin Laden jarraitu zuten

CIArentzat informazioa bildu zuten bost kide atxilotu ditu Pakistanek

Al Kaidako buruaren inguruko informazio garrantzitsua bildu zuten AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentralarentzat, The New York Times egunkariaren arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pakistango Poliziak AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentralarentzat Bin Ladenen inguruko informazioa jaso omen zuten hainbat kolaboratzaile atxilotu ditu.

The New York Times egunkariaren arabera, bost atxilotuek Al Kaidako liderra aurkitzeko nahitaezko informazioa bildu zuten. Antza, atxilotuen artean Armadako kide bat dago; Bin Ladenen Abbottabadeko etxean sartzen ziren hainbat autoren matrikulak jaso omen zituen. Antza denez, atxilotuen artean Armadako kide bat dago, Bin Ladenen Abbottabadeko etxean sartzen ziren hainbat autoren matrikulak jaso zituen antza.

Atxiloketa horiek are gehiago gaiztotu dituzte Pakistanen eta AEBen arteko harremanak. Maiatzaren 2an CIAk Bin Ladenen aurka egindako operazioaren ostean harremanak asko okertu dira. Harremanak hobetzeko ahaleginean, Bin Laden hil osteko asteetan Washingtonek Hillary Clinton Estatu idazkaria igorri zuen Pakistanera, bertako agintari nagusiekin biltzeko. Hala ere, dirudienez, bi lurraldeen arteko harremanak ez dira hobetu. Pakistango matxinoen aurka ekintzak egiten jarraitzeko aukera ez dute baztertu AEBek. Islamabadeko Gobernuaren iritzian, berriz, ekintza horiek euren subiranotasuna urratzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea