Mundua -

Errepresioa dela-eta

Espainiak Libiako enbaxadorea kanporatu du

Madril uzteko hamar egun dituela jakinarazi dio ofizialki Ajeli Abdussalam Ali Breni enbaxadoreari Espainiako Atzerri Ministerioak.

Argazkia: Efe.
Argazkia: Efe.
Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiako erregimenaren enbaxadorea kanporatzea erabaki du Espainiak. Libiako agintariek "legitimotasun guztia galdu dute egiten ari diren errepresioagatik", Atzerri Ministerioak azaldu duenez.

Madril uzteko hamar egun dituela jakinarazi dio ofizialki Ajeli Abdussalam Ali Breni enbaxadoreari Trinidad Jimenezek zuzentzen duen Ministerioak.

Era berean, Madrilgo Enbaxadan lan egiten duten hiru funtzionario kanporatzea erabaki du Gobernuak, status diplomatikoarekin bateragarriak ez diren ekintzak egiten dituztelako.

Erabaki horrekin Tripoliko erregimenaren eta Espainiaren arteko harremanak behin betiko hautsi dituzte.

Hala ere, enbaxadorearen kanporaketarekin ez da Libiako ordezkaritza betirako itxiko, izan ere, bertan funtzionarioak geratuko dira, iturri diplomatikoek jakinarazi dutenez.

Espainiako enbaxadorea itzuli eta gero

Aldez aurretik Espainiak Tripolin zuen enbaxadorea desagertzea erabaki zuen Atzerri Ministerioak, eta orain Gadafiren Gobernuaren ordezkari nagusia kanporatzea erabaki du.

Luis Francisco Garcia Cerezo enbaxadoreak martxoaren 2an utzi zuen Tripoli, gainerako langile diplomatikoekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea