Mundua -

Berlinen

Merkel eta Sarkozy Greziaren krisiaren inguruan arituko dira

Greziaren diru-laguntzen inguruan adostasuna lortzea dute helburu, besteak beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea Greziako krisi ekonomikoa eta datorren astean Bruselan izango den EBren goi bileraren nondik norakoen inguruan arituko dira Berlinen gaur, ostirala.

Norbert Hoyer Kanpo Arazoetarako Ministerioko Estatu-ministroak esan du Gobernu alemaniarrak Greziaren diru-laguntzen inguruan adostasuna lortzea espero duela.

ZDF Alemaniako telebista publikoan Hoyer baikor agertu da eta uste du "konpromezua" lortuko dutela.

Ministroak adierazi duenez, bi agintarien arteko adostasunak hartzekodunen, bankuen eta aseguru-etxeen partehartzea ekarriko du, Greziarentzako bigarren diru-laguntza sortan. Hori da, hain justu, Alemaniak eskatzen duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea