Mundua -
Afganistanen
Lau militar espainiar zaurituta, blindatu bati egindako erasoan
Zibil bat ere, itzultzailea, zauritu dute. Zaurituetako bat 25 urteko emakumezkoa da. Leherketak zango bat ebaki dio.
Erredakzioa
Espainiako lau militar eta itzultzaile bat zauritu dira larunbatean Ludinan, Afganistanen, blindatu batean zihoazela izandako leherketaren ondorioz, Defentsa Ministerioak komunikatu batean jakitera emandakoaren arabera.
Leherketaren ondorioz, bi militarrek zauri larriak izan dituzte, zangoa ebakita. Beste militar batek zauriak eta haustura izan ditu besoan eta ebakuntza egin behar izan diote, beste bi kideei bezala.
Zauritutako bat 25 urteko militarra da, emakumezkoa, Talavera de la Reinan jaioa. Afganistaneko misioa bukatzean, Kanarietara bidalio behar zuten.
Hori da, hain zuzen, Antonio Ortiz Balearretako Komandantzia Nagusiko Komunikazio arduraduinak jakitera eman duena. Honen arabera, soldaduak bost urte daramatza Armadan eta Afganistanen egiten zuen bigarren misioa zen aurtengoa.