Mundua -
Iruzkina
Mohamed VI.aren erreforma amaitugabea
Hemendik aurrera ezin izango da esan Maroko monarkia absolutua denik, ezta parlamentarioa ere, oraindik garrantzia handiko botereak mantentzen baititu erregeak bere esku.
Jesus Torquemada
Mohamed VI.a Marokoko erregearen aldekoek mobilizazioak egin dituzte monarkak proposatutako konstituzio erreforma defendatzeko. Edo egokiagoa litzateke agian esatea mobilizatu egin dituztela, izan ere, bazirudien atzoko manifestazioak ofizialki antolatuak izan zirela.
Manifestazio horien helburua erregea goraipatzea zen eta, batez ere, Mohamed VI.ak iragarritako erreforma konstituzional horren aurkariek deitutako manifestazioak zapuztea.
Erregearen proiektuaren arabera, Maroko apur bat demokratizatuko da. Besteak beste, berebera hizkuntza ofizial gisa onartuko da eta alderdi bozkatuenaren liderra izango da orain, lehen ministroa.
Hemendik aurrera ezin izango da esan Maroko monarkia absolutua denik, ezta parlamentarioa ere, oraindik garrantzia handiko botereak mantentzen baititu erregeak bere esku.
Horren adierazle da datorren uztailaren 1erako erregeak iragarri duen erreferenduma. Gauzak horrela, ez da egongo erreforma eztabaidatzeko denborarik.