Mundua -
Siria
Al Assadek 'Konstituzioaren erreforma' eta hauteskundeak iragarri ditu
Milaka pertsona kalera atera dira Siriako hainbat hiritan erregimena bertan behera uztea eskatzeko eta Bachar al Assad Siriako presidentearen hitzaldiaren aurka egiteko.
Erredakzioa
Bachar al Assad Siriako presidentearen hitzetan, datorren abuztuan Parlamentuko hauteskundeak deituko ditu, eta Konstituzioa erreformatzeko batzorde bat eratuko duela iragarri du.
Halaber, erregimenak orain gutxi aurkeztutako amnistia zabaltzeko proposamena egingo dio Justizia Ministerioari. Siriak "atzerrian diseinatutako konspirazio baten" eraginak bizi dituela salatu du berriro Al Assadek.
Nazioari egindako eta Al Jazirak zuzenean emandako ordu eta laurdeneko hitzaldi batean, elkarrizketarako aginte nazionalak (jatorri askotako ehunka lagunek osatzen duten batzordeak) erreformak egiteko plana gauzatzeko zeregina jaso duela iragarri du Al Assadek.
Aginte horren barne Al Assad egongo da, eta "laster hasiko da lanean; bere tresnen inguruan akordio bat adosten dutenean", esan du.
Bestalde, milaka lagun kalera atera dira Siriako hainbat hiritan erregimena bertan behera uztea eskatzeko eta Bachar al Assad Siriako presidentearen hitzaldiaren aurka egiteko.