Mundua -

Sexu abusuak

42 eta 45 urteko zigorra bi apaizentzat Argentinako 25 adingaberi abusuak egiteagatik

Beste gizon bati 18 urteko kartzela zigorra ezarri diote. Entzuteko desgaitasuna duten umeei abusuak egiteagatik kondenatu dituzte hirurak.

Nicola Corradi apaiza Auzitegira heltzen, atzo. Argazkia: EFE
Nicola Corradi apaiza Auzitegira heltzen, atzo.
Nicola Corradi apaiza Auzitegira heltzen, atzo. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argentinako Justiziak 42 eta 45 urteko kartzela zigorra ezarri die Nicola Corradi eta Horacio Corbacho apaizei eta 18 urtekoa Armando Gomez lorezainari Antonio Provolo Institutuko (Mendoza eskualdea, Argentinako mendebaldea) 25 haurri sexu abusuak egiteagatik.

Biktimak adin txikikoak izateaz gain, entzuteko desgaitasuna dute. Ikerketa 2016. urtearen amaieran abiatu zuten, institutuko ikasle ohi batek Corbachok sexu abusuak egin zizkiola salatu zuenean (bost urte zituen erasoak jasan zituenean).

'Provolo' auzia izenarekin ezagutu denak hainbat pieza ditu. Horietako batean, Jorge Bordon meza laguntzaileari 10 urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2018an, 11 umeri abusuak egin zizkiola aitortu eta gero. Horrez gain, bi moja ere ikerketapean daude, abusuak ezkutatzeagatik. Aurrerago epaituko dituzte biak.

Argentinan ez ezik, Italian (Verona) ere beste ikastetxe bat du Antonio Provolo Institutuak. 2009an, hainbat apaizek, tartean Corradik berak, abusuak egin zizkietela salatu zuten 67 ikasle ohik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Epaiketak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Argentina Umeak albisteak Sexu erasoak Desgaitasuna Eliza Katolikoa eta abusuak Vatikanoko azken ordukoa