Mundua -

Herbehereak

Hiru lagun zauritu dituzte labankadaz Hagan

Erasoa dendaz betetako kale batean jazo da. Polizia erasoaren egilearen bila dabil.

Erasoa gertatu den kaleko irudia. Argazkia: EFE
Erasoa gertatu den kaleko irudia.
Erasoa gertatu den kaleko irudia. Argazkia: EFE

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hiru lagun zauritu dituzte labankadaz Hagan, dendaz beteriko kale batean, Poliziak jakinarazi duenez. Hiru biktimak adingabeak direla zehaztu dute.

Gertakaria Grote Markt izeneko kalean jazo da. Larrialdiko zerbitzuak berehala bertaratu dira eta Poliziak segurtasun hesia ezarri du.

Udaltzaingoak zehaztu du erasotzailea ihesean joan dela. Susmagarria 45-50 urteko gizonezkoa dela erantsi du. Abisu horren ostean, inguru horretan 35 urteko gizon bat atxilotu dutela jakinarazi dute; nolanahi ere, zenbait iturriren arabera, Poliziak erasotzailearen bila jarraitzen du

'De Telegraaf' tokiko egunkariak aipatutako polizia-bozeramaile batek zehaztu duenez, "aukera guztiak daude zabalik"; agintariek, baina, ostiraleko gauerdian, ez dute jo gertakari terroristatzat, oraingoz behintzat.

Agintariek kale horretara ez joateko eskatu die herritarrei. Merkataritza gune ezaguna da eta gaur, 'Black Friday' izanik, jende asko bildu bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak Herbehereak Eguneko albisteak Albisteak