Mundua -

Gobernu berria Portugalen

Passos Coelhok lehen ministro kargua hartu du krisian zentratuta

Lider kontserbadoreak Portugalek aurre egin behar dien arazoen "konplexutasunaz" mintzatu da kargua hartzeko ekitaldian.

Lehen ministro kargua hartu du Pedro Passos Coelho kontserbadoreak. Argazkia:EFE
Lehen ministro kargua hartu du Pedro Passos Coelho kontserbadoreak. Argazkia:EFE
Lehen ministro kargua hartu du Pedro Passos Coelho kontserbadoreak. Argazkia:EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Passos Coelho lider kontserbadoreak gaur hartu du Portugalen lehen ministro kargua, hauteskundeak irabazi eta hamabost egunera, hain zuzen ere.

Kargua hartu osteko lehen hitzaldian herrialdeak aurre egin behar dien arazoen "konplexutasuna" azpimarratu du. Passos Coelho eta Portugaleko gobernu berria osatzen duten hamaika ministroek Lisboako Ajuda Jauregian ospatu den ekitaldi batean hartu dute kargua; Anibal Cavaco Silva herrialdeko burua bertan zela egin da.

Lehen ministro berri moduan nazioari igorritako lehenengo hitzaldian, Passos Coelho herrialdea astintzen ari den ekonomia krisian zentratu da: krisiari errealismotik aurre egiteko konpromezua hartu du, "fatalismo antzurik eta baikortasun hutsik gabe" eta Portugalek "hutsik ezin duela egin" ziur dagoela esan du.

Alderdi Sozial Demokratako presidenteak ohartarazi du "oraindik arazo gehiago" egongo direla herrialdean bizi duten finantza egoeragatik eta Europar Batasunak aurre egin behar dien zailtasunengatik.

Pasos Coelho, 46 urtekoa eta ekonomilaria formazioz, Portugaleko gobernu berriaren lehentasunak zein izango diren azaldu du; horien artean dago "Aurrezkirako Programa Nazionala", herrialdearen "zorra gutxitzeko" bideratua.

Kontserbadoreen kargu hartzearekin Portugalen garai politiko berri bati hasiera emango zaio sei urtez Gobernu sozialista izan ostean; bertako ordezkariak ere (tartean Jose Socrates lehen ministro ohia) egon dira ekitaldi ofizialean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea