Mundua -

Batzar Nagusia

Ban Ki-moonek bigarren agintaldi bat izango du NBEn

Hego Koreako diplomatikoa NBEko zortzigarren idazkari nagusia da eta 192 ordezkarien txaloak jaso ditu Batzar Nagusian.

Ban Ki-moon Hego Koreako diplomatikoa. Argazkia: EFE
Ban Ki-moon Hego Koreako diplomatikoa
Ban Ki-moon Hego Koreako diplomatikoa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ban Ki-moon Hego Koreako diplomatikoak nazioartearen babesa jaso du gaur aho batez. Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak idazkari nagusi gisa beste agintaldi bat betetzeko aukera emango dio Bani. Bigarren agintaldia 2012ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra arte izango da.

Hego Koreako diplomatikoa NBEko zortzigarren idazkari nagusia da eta 192 ordezkarien txaloak jaso ditu Batzar Nagusian. Nelson Messone Segurtasun Kontseiluko presidenteak Ban beste agintaldi bat idazkaritzan izatea gomendatu du.

Ban berriz aukeratzeko bozketa egun bat atzeratzea erabaki zuen Segurtasun Kontseiluak iragan astean, izan ere, Latinoamerikako zenbait Estatuk denbora gehiago eskatu zuten, iturri diplomatikoen arabera.

67 urteko Banek ekainaren 6an bere hautagaitza aurkeztu eta astebete geroago Segurtasun Kontseiluaren babesa jaso zuen txalo artean. Segurtasun Kontseiluak karguan jarraitzeko proposatu behar zuen.

Ban 1944ko ekainaren 13an jaio zen eta Hego Koreako Atzerri ministroa izan zen. 2007an NBEko buruzagitza eskuratu zuen aurreneko hegokorearra izan zen. Kofi Annan Ghanako idazkari nagusiaren lekukoa hartu zuen Banek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea