Mundua -

Irak

23 pertsona hil dira Bagdaden, atentatu batean

Hiru lehergailuk eztanda egin dute Bagdadeko hego-mendebaldeko merkatu batean eta 23 pertsona hil ditu. Halaber, oraindik zehaztu gabeko zauritu kopurua izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru lehergailuk eztanda egin dute Bagdadeko hego-mendebaldeko merkatu batean eta 23 pertsona hil ditu. Oraindik zehaztu gabe dago zaurituen kopurua.

Barne Ministerioaren hitzetan, leherketa ugari izan dira epe laburrean eta horrek hildako gehiago eragin ditu; lehen bi leherketak merkatu batean jaso dira, eta hirugarrena musulman chiiek otoitz egiteko meskita batean izan da.

Merkatuan saltzen dituzten elikagaiak eramateko egurrezko gurdietan sartu dituzte lehergaiak; hirugarren lehergailuaren kasuan, kamio batek eztanda egin du.

"Merkaturako bidean nengoen bonbek eztanda egin dutenean", azaldu du Siyad gazteak. "Jendea korrika hurbildu da zer gertatu den ikusteko, bigarren lehergailuak eztanda egin duenean", adierazi du. "Emakumeen eta umeen gorpuzkiez bete da tokia", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea