Mundua -

Gertakaria

Zallako etxalde batean 125 animalia hil dira sute baten ondorioz

Laurogei untxi, berrogei oilo, bi arkume eta hiru txakur zeuden eraikinean. Sua goizeko 01:30 aldera hasi da.

Zallako animalia etxaldea erabat kiskalita geratu da. Argazkia: EFE
Zallako animalia etxaldea erabat kiskalita geratu da. Argazkia: EFE
Zallako animalia etxaldea erabat kiskalita geratu da. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zallako Oreña auzoan dagoen etxalde txiki batean sua piztu da goizaldean eta barruan zeuden animalia guztiak hil dira Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Antza, eraikinean laurogei untxi, berrogei oilo, bi arkume eta hiru txakur zeuden.

Sua goizeko 01:30 aldera hasi da, inguruan belarrak erretzen ari ziren eta antza, sua etxalderaino zabaldu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea