Mundua -
Neurri polemikoa
27ek inmigrazioa geldiarazteko neurriak onartu dituzte
Europako estatu eta gobernuburuek Frantziak eta Italiak proposatutakoa onartuko dute, biek etorkin asko jaso ostean.
Erredakzioa
Europar Batasuneko estatu eta gobernuburuek onartu dute behin behineko kontrolak mugetan ezartzea, etorkin askoren joanetorria antzemanez gero.
27ek men egin diete Italiak eta, gehien bat, Frantziak egindako eskakizunei, Tunisiatik etorkin asko etorri ondoren , bertan hiritarren iraultza izan eta gero.
Europako Batzordeak mugarik gabeko Europaren araudia moldatzeko proposamen bat aurkeztuko du irailean, eta horri esker zirkulazio askearen printzipioan salbuespen berriak jarriko dituzte.
Frantziak eta Italiak, Holanda, Belgika eta Italiarekin batera, herrialde baten barneko mugak berriz martxan jartzea babestu dute, Afrikako iparraldean gertatu den exodoaren ondorioz.
"Schegenen (barne mugarik gabeko eremua) elkarlana arriskuan jarriko duten ez ohiko egoerei aurre egiteko babes-sistema bat ezarri beharko genuke", Europako liderrak onartutako testuan agertzen denez.
"EBren mekanismo hori bakarrik egongo litzateke erabilgarri ez ohiko egoeren aurrean, ondo zehaztuta egon ostean, kanpo-mugako alderen batean aurrikusi ezinezko presioa dagoenean edo estatu kideren batek bere betebeharrak betetzen ez dituenean", testuaren arabera.
Gaur egun, EBko kideek barne mugetan kontrolak jartzeko aukera daukate dagoeneko, segurtasun edo ordena publikoan arazoak egonez gero. Paris eta Romaren eskakizunen ostean, Bruselak bi egoera aurriskutea erabaki du: kide den Estaturen bat bere mugak kontrolatzeko gai ez denean, (Greziaren kasua, Turkiarekin lotzen den puntuan) edo etorkinen joan etorri jendetsua gertatzen denean (Arabiako iraultzen ostean bezala).