Mundua -

Indonesia

Gutxienez 28 lagun hil dira autobus istripu batean, Indonesian

Ibilgailua bihurgune batean errepidetik irten eta amildegi batetik behera erori da, Sumatran. Autobusa Lematang ibaian hondoratu da.

Bidaiarien datu zehatzak ez izateak erreskate eta identifikazio lanak zaildu ditu. Argazkia: EFE
Bidaiarien datu zehatzak ez izateak erreskate eta identifikazio lanak zaildu ditu.
Bidaiarien datu zehatzak ez izateak erreskate eta identifikazio lanak zaildu ditu. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 28 pertsona hil dira gaur Sumatran, Indonesiako uharte handienean, autobus istripu batean.

Autobusa Pagar Alam barrutiko Perahu Dipo herriko errepide batean zela, bihurgune itxi batean, luizi bat gertatu da, eta ondorioz, amildegian behera erori da. Ibilgailua Lematang ibaian hondoratu da.

Azken informazioek diotenez, 39 bidaiari zihoazen autobusean istripua gertatu den unean. Hala ere, herrialde horretako gobernuburuen arabera, zenbait pertsona legez kanpo bidaiatzen ari ziren, eta hortaz, bidaiari kopurua handiagoa dela uste dute.

Pagar Alam barrutiko Poliziak Kompas tokiko egunkariari adierazi dionez, bidaiari batzuk arauz kontra bidaiatzeak, erreskate eta identifikazio lanak zaildu ditu, bidaiarien inguruko datu zehatzak falta baitira.     

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Indonesia Asia