Mundua -

AFRIKA

Bonba-kamioi batek 94 pertsona hil ditu Somaliako hiriburuan

100 zauritutik gora daude. Mohamed Abdullahi 'Farmajo' Somaliako presidenteak Al Shabaab erakundeari leporatu dio erasoa.

Zibilak dira biktima gehienak eta asko, ikasleak. Argazkia: EFE
Zibilak dira biktima gehienak eta asko, ikasleak.
Gutxienez 94 hildako eragin ditu Somaliako eztandak

1:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bonba-kamioi batek gutxienez 94 pertsona hil ditu gaur goizean Muqdishon, Somaliako hiriburuan, Mohamed Yusuf Medidano ospitaleko zuzendariak baieztatu duenez.

Mohamed Abdullahi Farmajo Somaliako presidenteak Al Shabaab erakundeari leporatu dio atentatua.

Hiriburutik 20 bat kilometrora dagoen Afgoye herritik iristen diren langileen ibilgailuen kontrolerako puntu baten izan da leherketa.

Hildakoez gain, 100 zauritu inguru daude, gehienak zibilak eta asko, ikasleak, Omar Muhamoud Muqdishoko alkateak jakinarazi duenez.

2017ko urriaren 14an 587 hildako eta 316 zauritu eragin zituen kamioi-bonbaren ondoren gertatu den erasorik gogorrena da gaurkoa. Orduan ere, Al Shabaab talde terroristari leporatu zion Somaliako Gobernuak eraso hura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak