Mundua -

G6ren bilera

Espainiak eta AEBek ituna sinatu dute segurtasun alorrean

Gainera, Barne ministroen bilerak Sahel eskualde afrikarreko egoera (talde terroristen gotorleku bihurtu omen da) eta antolatutako krimenaren kontrako borroka izango dute hizpide.

Jane Napolitano AEBetako Segurtasun Nazionaleko idazkaria eta Rubalcaba, ituna sinatu ondoren. Efe
Jane Napolitano AEBetako Segurtasun Nazionaleko idazkaria eta Rubalcaba, ituna sinatu ondoren.
Jane Napolitano AEBetako Segurtasun Nazionaleko idazkaria eta Rubalcaba, ituna sinatu ondoren. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa G6ko Barne ministroekin eta AEBetako segurtasun arduradunekin bilduko da gaur Madrilen eta bilerak Sahel eskualde afrikarreko egoera (talde terroristen gotorleku bihurtu omen da) eta antolatutako krimenaren kontrako borroka izango dute hizpide.

Frantziako, Britainia Handiko, Alemaniako, Poloniako eta Italiako Barne ministroak joango dira bilerara eta horiez gain, Janet Napolitano AEBetako Segurtasun Nazionaleko idazkaria eta James Cole fiskal nagusiaren ondokoa ere bertan izango dira.

Era berean, Cecilia Malmström Europako Batzordeko Barne Gaietarako komisarioak eta Guilles de Kerchove Europar Batasuneko terrorismoaren kontrako koordinatzaileak ere parte hartuko dute batzarrean.

Antolatutako krimenaren kontrako borrokaz gain, Sahel eskualde afrikarraz hitz egingo dute. Eskualde hori terroristen gotorleku bihurtu omen da eta Europara iristen den immigrazioaren sorleku ere badelako, Europar Batasunak segurtasuna bermatzeko estrategia bateratu bat ezarri behar duela uste dute.

Lankidetza AEBekin

Bileraren aurretik, ministroak eta Napolitanok ituna sinatu dute segurtasun teknologian eta zientzian lankidetzan aritzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea