Mundua -

Uholdeak Indonesian

Gutxienez 21 pertsona hil dira Indonesian, hainbat tokitan izandako uholdeen ondorioz

Horietako herritar batzuk elektrokutatuta hil dira. Eguraldiaren iragarpenaren arabera, euriteek Jakarta astintzen jarraituko dute larunbatera arte.

Gutxienez 21 pertsona hil dira Indonesian, uholdeen ondorioz. Argazkia: EFE
Gutxienez 21 pertsona hil dira Indonesian, uholdeen ondorioz.
Gutxienez 21 hildako Indonesian, uholdeen ondorioz

1:04

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 21 pertsona hil dira urteko lehen egunean Jakarta eta Indonesiako hiriburuaren inguruko beste hainbat herritan izandako uholdeen ondorioz.

Tokiko agintariek azaldu dutenez, horietako herritar batzuk elektrokutatuta hil dira, eta euriteetan pilatutako urak Jakartako eremu ugari isolatu dituzte.

Hala, orain arte zenbatutako 21 heriotza horietatik, gehienak Mendebaldeko Java probintziako Bogor hirian gertatu direla zehaztu du Gizarte Gaietarako Ministerioak.

Indonesiak azken hamarkadan jasan duen uholderik larrienetako bat da, egunean 377 milimetroko euriteekin, The Jakarta Post tokiko egunkariak jakitera eman duenez.

Testuinguru horretan, eguraldiaren iragarpenaren arabera, euriteek Jakarta astintzen jarraituko dute larunbatera arte.

Adituek azaldu dutenez, euriteen intentsitatea hainbat faktorek eragin dute. Besteak beste, montzoiaren etorrerak eta Indiako ozeanotik eta Java uhartearen hegoaldetik zetozen haizeteek eta tenperatura altuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Uholdeak Indonesia Asia Larrialdi klimatikoa 2024 Lurrikaretan hildakoak