Mundua -
Erreferenduma
Marokok Konstituzio berria berretsiko du, pronostiko guztien arabera
Kontsultan % 70eko parte-hartzea izan da, azken datu ofizialen arabera. 13.106.948 lagun erregistratu dira botoa emateko.
Erredakzioa
Mohamed VI. errege denetik Konstituzioa aldatzeko aurreneko erreferenduma egin dute Marokon. Botere banaketan sakondu nahi du Konstituzio berriak. Pronostiko guztien esanetan, Konstituzio berria berretsiko dute hautesleek.
Kontsultan % 70ko parte-hartzea izan da, azken datu ofizialen arabera.
13.106.948 lagun erregistratu dira erreferendumean botoa emateko, baina Monarkia Parlamentarioaren Koalizioak (CMPA) jakitera eman duenez, 23 milioi pertsonek botoa emateko eskubidea dute Marokon.
Rabateko hauteslekuetatik atera diren boto-emaile askok orri urdinak lurrera bota dituzte, Konstituzio berria babestu dutela agerian uzteko.
Mohamed VI. erregeak botoa emateko eskubidea gauzatu du eguerdian, Rabaten. Mulay Rachid printzea, haren anaia, bertan izan da.