Mundua -

Kalumniak argudiatuz

Strauss-Kahnek Tristane Banonen aurkako helegitea aurkeztu du

Strauss-Kahn bortxaketa saiakeragatik salatu zuen kazetariak "gezurtia" ez dela dio eta NDFko zuzendari ohia Frantziara bueltatzea espero du, auzitegietan aurkeztu dadin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendaria izan zen Dominique Strauss-Khanek Tristane Banon kazetariaren aurka egitea eskatu die bere Frantziako abokatuei, salaketa kalumniatsua egitea leporatuz. Tristane Banon kazetariak Kahni 2003an bortxaketa saiakera egitea leporatu dio astelehen honetan eta salaketa bat aurkeztuko duela jakinarazi du.

Strauss Khanen abokatuek, Henri Leclerc eta Frèderique Baulieuk, azaldu dutenez, kazetariaren helegitea aurkezteko asmoa ezagutzean, Khanek "salaketa kalumniatsua argudiatuz, Banonen aurkako kexa bat idaztea" agindu die, honen arabera kazetariak aipatzen dituen gertakariak "irudizkoak" baitira.

''Le Nouvel Observateur'' egunkariari egindako adierazpenetan Leclercek azaldu duenez, bere bezeroak "salaketa orain jartzea Banonentzat erabat egokia" dela pentsatzen du, "Estatu Batuetan pairatu dituen leporaketen izaera gezurtiak ez baitu zalantza gehiagorik sortzen".

David Koubbi Banonen abokatuak adierazi duenez, kazetariak Parisen salaketa bat aurkeztuko du bortxaketa saiakeragatik. "Gertakari hau ez da sexu-erasoa bat izan, baizik eta bortxaketa saiakera bat eta honek hamar urteko preskripzio epea du", azpimarratu du abokatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea