Mundua -

Bake-akordioa Libian

Su-eten iraunkorrerako akordioa sinatu gabe joan da Hafter Moskutik

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) onartutako Fayez al Sarraj Libiako gobernuburuak, ordea, bakea bermatzeko asmoz sortutako dokumentua sinatu du.

Fayez al Sarraj Libiako gobernuburua. Argazkia: EFE
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) onartutako Fayez al Sarraj Libiako gobernuburua.
Fayez al Sarraj Libiako gobernuburua. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jalifa Hafter mariskal eta Libiako Armada Nazionaleko burua, su-eten iraunkorrerako akordioa sinatu gabe joan da Moskutik, RIA Novosti Errusiako albiste-agentzia ofizialak Libiako iturri bat aipatuta jakinarazi duenez astearte honetan.

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) onartutako Fayez al Sarraj Libiako gobernuburuak, ordea, bakea bermatzeko asmoz sortutako dokumentua sinatu du, astelehenean Errusiako hiriburuan egindako negoziazioen ostean.

"Hafterrek eta Aguila Saleh Tobroukeko Parlamentuko presidenteak positiboki ikusten dute idatzia, baina denbora gehiago eskatzen dute sinatu ala ez erabakitzeko", esan zuen atzo Sergei Lavrov Errusiako Kanpo ministroak, negoziazioak amaitu ostean.

Libiako gatazka konpontzeko elkarrizketak Errusiaren eta Turkiaren bitartekaritzarekin egin zituzten atzo, baina kazetarien aurrean egindako agerraldian ez zuten zehaztu Hafterrek eta Al Sarrajek aurrez aurre hitz egin dutenik.

Azken zirriborroaren arabera, urtarrilaren 12an indarrean sartu zen su-etenarekiko "baldintzarik gabeko errespetua" bermatzeko konpromisoa hartuko lukete bi aldeek.

Kontaktu lerro bat mugatzea ere adostuko lukete, eta, horrekin batera, inguruan egoera berrezartzeko neurri zehatzak hartuko lituzkete, hala nola, eraso ekintza guztiak bertan behera uztea eta tentsio militarren beherakada bateratua.

Gainera, GNAko ordezkari batek Twitter bidez zabaldu zuen dokumentuak, giza laguntzaren banaketa segurua bermatzera behartuko lituzke Gobernua eta matxinoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Mosku Errusia NBE argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Turkia Asia Libia albisteak Zer ari da gertatzen Sirian?