Mundua -

Eskandalua

Cameronek ikerketa bat abian jarri du entzuketa ilegalengatik

Herritarrak "nazkatuta" daude auziarekin; besteak beste, bahitutako zazpi urteko neska baten telefonoa kontrolatzea egotzi zioten kazetariei entzuketa ilegal horietan. Neska azkenean hil egin zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak ikerketa ofizial bat abian jarri du herritarren haserrea piztu duen entzuketa ilegalen eskandalu baten ondorioz. Entzuketa horietan Rupert Murdoch aberatsaren News International nahasia dago.

"Gertatu zenari buruzko ikerketa bat egin behar dugu, baliteke ikerketa batzuk izatea", esan du Cameronek Parlamentuan.

Herritarrak "nazkatuta" daude auziarekin; besteak beste, bahitutako zazpi urteko neska baten telefonoa kontrolatzea egotzi zioten kazetariei entzuketa ilegal horietan. Neska azkenean hil egin zuten.

Gobernuak presio handiak jaso ditu ikerketa abian jartzeko. News Of the World egunkari sentsazionalistak politikariak eta pretsona ospetsuak nahasteaz gain, hilketetako biktimak tartean sartu ditu.

Erresuma Batuko legegileek eskanduluaren ingurko ezohiko eztabaida egin dute.

Londreseko 2005eko uztailaren 7ko atentatuetako biktimen senideek esan zuten Poliziak esan ziela beren mezuak baliteke egunkariak kontrolatu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea