Mundua -

Haurtzaindegi batean

Malaysian bahitutako 30 bat ume aske uztea lortu du Poliziak

Poliziak ke-potoak jaurti ditu haurtzaindegi barruan sartu ahal izateko. 30 umeak eta 4 irakasleak aske geratu dira eta bahitzailea atxilotu egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malaysiako haurtzaindegi batean bahituta egon diren 30 bat ume eta lau irakasle aske uztea lortu du Poliziak. Ustezko bahitzailea, berriz, atxilotu egin dute.

Antza Poliziaren agenteek eraikinean sartu ahal izateko ke-potoak jaurti dituzte, eta azkenik haurtzaindegian atxikita zeuden umeak eta irakasleak aske uztea lortu dute. Gertaera Malaysiako Johore Estatuan gertatu da, Abong herrian. Poliziak jakinarazi duenez, gizonezkoak matxete bat zeraman gainean.

Aurretik Poliziaren agenteak bahitzailearekin negoziaketetan ibili ditra, hark haurrak hilko dituela mehatxu egin die eta suzko arma bat emateko eskatu die. Poliziaren agenteez gain psikiatra bat ere gerturatu da bertara bahitzailearekin hitz egiteko.

Bahiketaren berria jakin bezain pronto haurren dozenaka senitarteko bildu dira Haurtzaindegiaren inguruan. Azkenik guztiak aske uztea lortu du Poliziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea