Mundua -
Italia
Berlusconi ez da 2013ko hauteskundeetara aurkeztuko
"77 urterekin ezin naiz berriz Gobernuko presidente izan", azaldu du Berlusconik. Hala ere, politikan jarraituko duela ziurtatu du.
Erredakzioa
Silvio Berlusconi Italiako presidenteak ez duela bere burua 2013ko hauteskundeetara aurkeztuko adierazi du, La Repubblica egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean.
Alderdiak (Il Popollo della LIberta) Gobernuko presidente izateko aurkeztuko duen hurrengo hautagaia Angelino Alfano Justizia ministroa izango da, duela gutxi idazkari nazional izendatu dutena.
Agintaldia amaituko duela esan ondoren, honako hau gaineratu du: "Ez dut dimitituko, nahiz eta hori egiteko gogoa izan".
Berlusconik estatuburu izateko laguntza Gianni Letta haren idazkariorde eta konfiantzako pertsonari emango diola adierazi du.
Gainera, politika ez duela utziko ziurtatu du, hauteskunde kanpainan parte hartuko duelako eta Europako Alderdi Popularra Italian eraikitzen saiatuko delako.