Mundua -

Hilketak AEBetan

Zazpi pertsona hil eta bere buruaz beste egin du, Michiganen

Ustezko hiltzailea poliziengandik ihesean ibili da, etxe batean sartu da babes bila eta bertako hiru pertsona bahitu ditu. Poliziak inguratuta zegoela ikusi duenean bere buruaz beste egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezkoa batek ustez zazpi pertsona hil ditu (bost heldu eta bi haur), beste hiru bahitu ditu eta ondoren, Poliziak inguratuta zegoela ohartu denean bere buruaz beste egin du. AEBetan gertatu da, Michiganen.

Antza denez, Rodrick Shonte Dantzler, izeneko gizonezkoa poliziaren agente batzuekin negoziatzen ari zen bahituta zituen pertsonak aske uzteko, eta azkenik bere buruari tiro egin dio. Bahi hartu dituen hiru pertsonak, berriz, onik daude. Horietako bat, bere buruaz beste egin aurretik utzi du aske.

Dantzler Poliziarengandik ihesi zebilela sartu da babes bila hiru pertsona bahitu dituen etxean.

Agenteek ustezko hiltzailea bezala identifikatu dute eta berehala ihes egin du. Dozenaka poliziak eta helikopterok jarraitu diote ustezko hiltzaileari, eta pertsekuzio zalapartatsu horretan bi agente zauritu dira, balaz.

Hilketak ikertzen ari dira orain, antza biktimetako bat ustezko hiltzailearen bikotekide ohia zen eta beste bat haren alaba.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea