Mundua -

Texasen

Mexikar bat exekutatu dute, Obamak zigorra atzeratzea eskatu arren

Humberto Leal Garcia 1994an 16 urteko neska bat bortxatu eta hiltzeagatik kondenatuta zegoen. Etxe Zuriak exekuzioa hilabete batez atzeratzea eskatu zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Amerikako Texas estatuko agintariek Humberto Leal Garcia mexikarra exekutatu dute, Etxe Zuriak zigorra atzeratzea eskatu zuen arren. Leak Garcia 1994an 16 urteko neska bat bortxatu eta hiltzeagatik kondenatuta zegoen.

Aurreikusita zegoen moduan, Hustvilleko espetxean zegoela jarri diote Leal Garciari injekzio hilgarria. Etxe Zuriak exekuzioa hilabete batez atzeratzea eskatu zuen, baina Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak eskaera horren kontrako bost boto eta aldeko lau eman zituen, zigorra atzeratzea errefusatuz. Mexikok eta Nazio Batuak Rick Perry Texaseko gobernadoreari exekuzioa denboraldi baterako bertan behera uztea eskatu zioten, Leal Garciak ez zuelako babes diplomatikoa jasotzeko eskubidearen berri jaso. Erabakia Estatu Batuen eta Mexikoren arteko harremana tenkatzeko baino ez du balio izan.

Mexikoko Gobernuak Leal Garciaren exekuzioa guztiz kondenatu du Nazioarteko Harremanen Idazkaritzak zabaldutako agiri baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea