Mundua -
Hegazkin-istripua
127 pertsona hil dira hegazkin-istripua batean, Kongon
Baliteke eguraldi txarrak istripua eragin izatea, batez ere, Kisanganin izan diren euri gogorren ostean. Hewa Bora airelinea EBko konpainien "zerrenda beltzen" barruan dago.
Erredakzioa
127 pertsona hil dira hegazkin-istripu batean, eta beste 57bizirik atera dira. Hegazkina Kongoko Errepublika Demokratikoko ipar-ekialdean dagoen Kisangani nazioarteko aireportuan gertatu da.
Hegazkina Hewa Bora aire-konpainiarena da, Kinshasha Kongoko hiriburutik aireratu da, eta helmugako aireportuan lurreratzen saiatzean izan du istripua.
Hewa Bora airelineak 1.200 langile eta zortzi hegazkin ditu, eta EBko konpainien "zerrenda beltzen" barruan dago segurtasun neurrien arloan sortzen dituen zalantzak direla eta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea