Mundua -

NBEko 193. kidea

Hegoaldeko Sudanek estatua eta presidentea estreinatu ditu

Salva Miir Mayardit presidenteak behin-behineko Konstituzioaren dekretua sinatu du. Errepublika berriak AEBen eta Europar Batasunaren aintzatespena jaso du, besteak beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salva Kiir Mayardit Sudaneko Askatasunaren Herri Mugimenduaren liderra Hegoaldeko Sudaneko presidente karguaren zina egin du larunbat honetan Juban, herriaren independentziaren ospakizunean.

"Nik, Salva Kiir Mayarditek, Jaungoiko ahalguztidunagatik zin egiten dut presidente gisa Hegoaldeko Sudaneko Errepublikari leiala izango natzaiola", esan du Nazio Batuen Elkarteko 193. Estatu kideko presidenteak.

Bere eginbeharren artean, Kiirek "garapena indartzea, Konstutuzioa zaintzea, legea betetzea, herriaren batasuna babestea eta indartzea, eta sistema demokratiko deszentralizatua eta herriaren zintzotasuna eta duintasuna sendotzea" aipatu ditu.

Karguaren zina egin aurretik, Kiirek Hegoaldeko Sudaneko behin-behineko Konstituzio berriaren dekretua sinatu du. Horrek gaur arte lurraldean eta Sudan osoan indarrean izan den behin-behineko Konstituzioa ordezkatuko du.

Aintzatespenak

Europar Batasunak Hegoaldeko Sudan zoriondu egin du bere independentziagatik eta bertako agintariei gizarte "demokratikoa, plurala eta anitza" bultzatzeko eskatu die, legearen, Giza Eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetuan oinarrituta.

Gainera, Batasuneko 27 kideek Sudaneko Gobernuko jarrera txalotu dute Hegoaldeko Errepublika berria onartzeagatik.

Barack Obama AEBetako presidenteak ere bere Gobernuak Hegoaldeko Sudan Estatu independentea dela onartzen duela iragarri du.

"Hegoaldeko Sudaneko herriak hainbeste borrokatu eta gero, AEBek nazio berriaren jaiotza pozez hartzen dute", esan du Presidentetzako komunikatu baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea