Mundua -

Gazara sartzea eragotzi ostean

Basabe: 'Israelek ez du nahi Gazako egoera larria inork ikustea'

Iritsi dira Euskadira Israelek Gazara sartzea eragotzi dien lau euskal legebiltzarkideak. Bidaia horretan hainbat erakunde han egiten ari diren lana ikustea zuten helburu, besteak beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin dira dagoeneko Israelgo agintariek Gazara sartzea eragotzi dien lau euskal legebiltzarkideak. Amaia Arregi (EAJ), Aitor Casado (PSE-EE), Leopoldo Barreda (PP) eta Mikel Basabe (Aralar) Loiuko aireportura iritsi bezain laster komunikabideetara zuzendu dira Israelek Palestinaren aurka etengabe urratzen dituen eskubideak salatzeko.

Leopoldo Barreda popularrak azpimarratu duenez "duela bost urte egin ahal izan genuena orain eragotzi egin digute. Badirudi nazioarteko komunitatea deserosoa dela Israelgo gobernuarentzat".

Euskal ordezkariek Gazara sartu nahi zuten gobernuz kanpoko hainbat erakunde bertan egiten ari diren lana ikusteko. Edozein kasutan, Gazan sartzerik izan ez duten arren, Palestinako beste eremu batzuk bisitatzeko aukera izan dute eta Giza Eskubideen Batzordearen izenean Israelgo gobernua han egiten ari den eskubide urraketa salatu nahi izan dute.

Mikel Basabe Aralarko parlamentariak esan du "guk ikusi dugun egoera salatu egin behar dugu, ezin izan dugu Gazan sartu baina beste gune batzuk bisitatu ditugu eta Israel bertan eskubideak etengabe ari dela urratzen ikusi dugu", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea