Mundua -

Hondoratzea Errusian

110 hilotz aurkitu dituzte Volga ibaian hondoratu den itsasontzian

Itsasontzian ia 200 pertsona zihoazen igandean hondoratu zen unean eta agintariek esan dutenez 120 lagunentzat lekua zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Buzoek 110 hilotz aurkitu dituzte igandean Errusiako Volga ibaian hondoratu zen "Bulgaria" barkuaren barrutik, erreskate taldeetatik albiste agentziei azaldu dienez.

"Tabernaren eta jatetxearen inguruan jende asko aurkitu dugu. Antza, hondoratzearen unean gune horretan ekintzaren bat egiten ari ziren", esan dute erreskate taldeetatik.

Momentuz, bederatzi hilotz lortu dute barkuaren barrutik ateratzea. Rustam Minnijanov Tatarstango presidenteak esan duenez, bi pisutako itsasontziak 196 lagun zeramatzan; 148 bidaiariak ziren eta gainerakoak tripulazioko kideak. Edozein kasutan, 120 lagun sartzeko ahalmena zeukala diote hainbat iturrik.

Badirudi gainera, 50 bidaiari ez zeudela zerrendatan eta horietako batzuk bizirik aurkitu dituztela.

Hondoratzea

"Bulgaria" 13:58etan urperatu zen igande honetan (09:59 ordu lokala) Siukeyev herri inguruan, Bolgar eta Kazan artean itsas bidaia bat egiten ari zela.

Larrialdi Ministerioak esan duenez, itsasontzia hondoratu den gunean ibaiak hogei metroko altuera dauka, batez beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea