Mundua -
% 50 gehiago
Volga ibaian hondoratu zen ontziak bidaiari gehiegi zeramatzan
"196 lagun zihoazen ontzian. 15 pertsona ez zeuden bidaiarien zerrendan, txartelik erosi ez zutelako", azaldu du Rustam Minnijanov Tartaristango presidenteak.
Erredakzioa
"196 lagun zihoazen ontzian. 15 pertsona ez zeuden bidaiarien zerrendan, txartelik erosi ez zutelako", azaldu du Minnijanovek RIA Novosti Errusiako albiste-agentziak jazotako adierazpenetan.
Bidaiarien kopuru zehatza ez dute oraindik jakinarazi, izan ere, iturri ofizial bakoitzak zifra ezberdina ematen du.
Hondoratzea
Bulgaria 13:58etan urperatu zen igande honetan (09:59 ordu lokala) Siukeyev herri inguruan, Bolgar eta Kazan artean itsas bidaia bat egiten ari zela.
Larrialdi Ministerioak esan duenez, itsasontzia hondoratu den gunean ibaiak hogei metroko altuera dauka, batez beste.